
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara
Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
TOPAKETAK
ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an
Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola
IBILALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.
IKASTAROA
LEKEITIO - 2008-04-10tik 2008-04-26era
Aittitta Txiki elkarteak, Gazte Bulegoagaz elkarlanean, Txalaparta ikastaroa antolatu du 16 urtetik gorakoentzat. Hilaren 26an, zapatuan, hasiko dute 16:00etan, Kultur Etxean. Bi taldetan banatuko dituzte joaten direnak: txalaparta joten dakitenak batetik, eta ez dakitenak bestetik. Biak ordutegi berean, baina gela ezberdinetan. Izena eman nahi dutenek Kultur Etxera jo behar dute.
IKASTAROA
ETXEBARRIA, Udaletxean - 2008-04-12tik 2008-04-26era, 16:00
Martxoan hasitako Dantza Ikastaroarekin jarraituko dugu Apirileko 12, 19 eta 26 zapatuetan. Aurretik zerbait edo gehiago ikasi badugu ere, edonor edozein unetan sartu daiteke dantza ikastaroan. Beraz, gogoa baino ez duzu behar! zapatura arte. Antolatzailea: ETX KULTUR ELKARTEA
IKASTAROA
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU - 2008-04-14tik 2008-04-17era
Sustatzaileentzako Oinarrizko Trebakuntza Ikastaroa. Norbere enpresa sortzeagatik Eusko Jaurlaritzak ematen duen 6.000 euroko diru laguntza jaso nahi dutenek beharrezkoa dute egitea. Izen ematea apirilaren 18ra arte, 94 616 91 72 telefono zenbakian. Antolatzailea: Azaro Fundazioa
DEIALDIAK
MARKINA-XEMEIN, Udaletxean - 2008-04-14tik 2008-04-15era, 19:00etan
Apirilaren 15ean 19:00etan, udaletxean, Zesta Punta Foroaren bilera egingo da.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.