Edukira joan

Agenda | 2008-04-12

IKASTAROA

Kontsumitzailea sarean

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara

Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

TOPAKETAK

ikasle ohien afaria

ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an

Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola

IBILALDIAK

Ibilaldi Neurtua

MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.

DEIALDIAK

Argazki erraldoia

LEKEITIO - 2008-04-10tik 2008-04-12era

Saihesbide Honegaz Ados Ez Dagoen Plataformak zapatu honetarako, hilak 12rako, argazkia ateratzeko deia egin du. 13:30ean egin dute hitxordua udaletxeko eskilaretan. Argazkia aterata, protestari aurpegia jartzea da helburua, eta berriro ere erreibindikatzea zer esana eduki behar dutela lekeitiarrek, herriko proiektu handietan. Bestalde, herritarrei euren laguntza eskaini eta sinaduren berri eman, eta denen artean aurrerantzean zer egin erabakitzeko aprobetxatuko dute zapatuko hitzordua.

IKASTAROA

Txalaparta Ikastaroa

LEKEITIO - 2008-04-10tik 2008-04-26era

Aittitta Txiki elkarteak, Gazte Bulegoagaz elkarlanean, Txalaparta ikastaroa antolatu du 16 urtetik gorakoentzat. Hilaren 26an, zapatuan, hasiko dute 16:00etan, Kultur Etxean. Bi taldetan banatuko dituzte joaten direnak: txalaparta joten dakitenak batetik, eta ez dakitenak bestetik. Biak ordutegi berean, baina gela ezberdinetan. Izena eman nahi dutenek Kultur Etxera jo behar dute.

ANTZERKIA

Methology antzerkia

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-04-10tik 2008-04-13era, 20:00

Apirilaren 13an, 20:00etan Uhagon kulturgunean, Igor De Quadra aktoreak Methology antzerkia eskainiko du. Irudia, soinua, objetuak eta gorputz mugimendua uztartzen dituen ikuskizun modernoa. Lan intimoa eta umoretsua. Eguneroko bizitzan ditugun zalantzei, galderei eta fantasiei, umorearen eta jolasaren bidez erantzuten saiatzen da aktorea. Errealitatearekin eta irudimenarekin dantzan, bidaia surrealista bat proposatzen digu Igor de Quadra aktore bilbotarrak. Sarrera: 2 euro.

ZINEMA

Zinema

MARKINA-XEMEIN, Kultur Aretoan - 2008-04-11tik 2008-04-13era, 17:00etan

Guraso Elkarteak "CARS" pelikula emango du Kultur Aretoko bideo aretoan 17:00etan.
Antolatzailea: Guraso Elkartea

BERBALDIA

Asiako emanaldia

MARKINA-XEMEIN - 2008-04-11tik 2008-04-12era

Apirilaren 12an, 19:30ean, Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta, Agustin Egurrolak Asian zehar egindako bidaiaren gaineko berbaldia eta proiekzioa egongo da Uhagon kulturgunean.

IKASTAROA

Dantza Ikastaroa

ETXEBARRIA, Udaletxean - 2008-04-12tik 2008-04-26era, 16:00

Martxoan hasitako Dantza Ikastaroarekin jarraituko dugu Apirileko 12, 19 eta 26 zapatuetan. Aurretik zerbait edo gehiago ikasi badugu ere, edonor edozein unetan sartu daiteke dantza ikastaroan. Beraz, gogoa baino ez duzu behar! zapatura arte. Antolatzailea: ETX KULTUR ELKARTEA

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.