
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era
Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara
Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara
Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-03-31tik 2008-04-10era
Antzerki ikastaroa egongo da apirilaren 12an eta 13an Uhagon kulturgunean. Irakaslea, Europako hainbat konpainiatan aktore lanetan ibilitako Igor de Quadra izango da. Antzerki fisiko eta mimo irakaslea. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da, eta izena apirilaren 10erako eman behar da 652 76 17 54 telefonora deituta. Antolatzailea: Abarka Antzerki Taldea
TOPAKETAK
ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an
Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola
IBILALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.
HITZALDIA
"Antsietatea eta depresioa 3.adinean" hitzaldia
AMOROTO, Amorotoko ludotekan - 2008-04-08, 18:00etan
Apirilaren 22an, martitzena, "Antsietatea eta depresioa 3.adinean" hitzaldia antolatu du Ongizanek. Hitzaldia 18:00etan hasiko da eta hizlaria Alaitz Amias psikologoa izango da. Antolatzailea: Ongizan.
ZINEMA
LEKEITIO - 2008-04-08
Asteburuon '10.000' pelikula ikusi ahal izango da Ikusgarri zineman. Zapatuan, hilaren 12an, eta domekan, 13an, 19:30ean eta 22:00etan, eta astelehenean, hilaren 14ean, 20:30ean.
BERBALDIA
ETXEBARRIA, Ansotegi Hotelean - 2008-04-08, 20:00etan
Pou anaiek berbaldia eta 7 Pareta 7 Kontinente proiektuaren proiekzioa eskainiko dute apirilaren 10ean, 20:00etan, Ansotegi Hotelean.
MUSIKA KONTZERTUA
Kokein eta Willis Drummond taldeen kontzertua
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-04-08, 22:30ean
Kokein eta Willis Drummond taldeen kontzertua egongo da, apirilaren 11n, 22:30ean, Uhagon kulturgunean. Kontzertua Iparraldeko Willis Drummond talde gazteak zabalduko du, eta ondoren Eibarko harrobiak emandako azken emaitza den Kokeinek joko du.
ANTZERKIA
LEA-ARTIBAI, Uhagon kulturgunean - 2008-04-08, 20:00etan
Igor de Quadra aktoreak, Methodology izeneko antzerkia eskainiko du apirilaren 13an, 20:00etan, Uhagon kulturgunean. Irudia, soinua, objektuak eta gorputz mugimendua uztartzen dituen ikuskizun modernoa eskainiko du. Eguneroko bizitzan ditugun zalantzei, galderei eta fantasiei, umorearen eta jolasaren bidez erantzuten saiatzen da aktorea.
TXAPELKETA
Zaloaren aldeko Pala Txapelketa
ETXEBARRIA, Etxebarriko frontoian - 2008-04-08
Apirilaren 18an, 19an eta 20an Zaloaren aldeko Pala Txapelketa jokatuko da Etxebarriko frontoian. Apirilaren 11a izango da apuntatzeko azken eguna. Izena Markina-Xemeingo Erlatx eta Buztarri tabernetan eta Berriatuako frontoiko tabernan eman daiteke. Bikoteko 10 euro jarri behar dira. Antolatzailea: Etxebarriko Gazte Asanblada
DEIALDIAK
Karmen jaietako Bigarren Batzarra
MARKINA-XEMEIN, Kultur Aretoan - 2008-04-08, 19:00etan
Karmen jaiak antolatzeko bigarren batzarra egingo da apirilaren 10ean, 19:00etan, Kultur Aretoan. Herriko talde eta elkarteei ideiak eta proposamenak eroatea eskatzen zaie. Antolatzailea: Kultura Batzordea
KULTURA
Gaztelerazko Irakurleen Txokoa
MARKINA-XEMEIN, Herri Bibliotekan - 2008-04-08, 18:30ean
Gaztelerazko taldeak, Irakurleen Txokoko saioa izangop du apirilaren 10ean, 18:30ean Herri Bibliotekan. Hile honetan gaztelerazko taldeak Amélie Nothomb-en "Acido Sulfúrico" liburua jorratuko du.
BERBALDIA
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-04-08, 19:30ean
Agustin Egurrolak Asian zehar egindako bidaiaren proiekzioa eta solasaldia egingo dira apirilaren 12an, 19:30ean, Uhagon kulturgunean. Antolatzailea: Artibai Mendigoizale Taldea
ERAKUSKETA
ONDARROA, Basati pitzerian - 2008-04-08
Basati pitzerian Nagore Legarreta argazkilari hernaniarraren erakusketa dago ikusgai. Bertan, estudioan ateratako argazkiak, kalea eta jendea agertzen den argazkiak tarketatzen ditu Legarretak.
Antolatzailea: Basati
ODOL EMATEA
ONDARROA, Porturako sarreran - 2008-04-08, 17:00etatik 20:30era
Apirilaren 11n, 17:00etatik 20:30era, odola emateko deia egin du Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak, porturako sarreran egongo den autobusean. Antolatzailea: Bizkaiko Odol Emaileen Elkartea
ODOL EMATEA
ONDARROA, Porturako sarreran - 2008-04-08, 17:00etatik 20:30era
Apirilaren 11n, 17:00etatik 20:30era, odola emateko deia egin du Bizkaiko Odol Emaileen Elkarteak, porturako sarreran egongo den autobusean. Antolatzailea: Bizkaiko Odol Emaileen Elkartea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.