Edukira joan

Agenda | 2008-04-06

IKASTAROA

Itzultzaileak

MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era

Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.

IKASTAROA

Zure seme-alaba babestu

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara

Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

IKASTAROA

Kontsumitzailea sarean

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara

Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

IKASTAROA

Antzerki Ikastaroa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-03-31tik 2008-04-10era

Antzerki ikastaroa egongo da apirilaren 12an eta 13an Uhagon kulturgunean. Irakaslea, Europako hainbat konpainiatan aktore lanetan ibilitako Igor de Quadra izango da. Antzerki fisiko eta mimo irakaslea. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da, eta izena apirilaren 10erako eman behar da 652 76 17 54 telefonora deituta. Antolatzailea: Abarka Antzerki Taldea

TOPAKETAK

ikasle ohien afaria

ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an

Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola

IBILALDIAK

Ibilaldi Neurtua

MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.

IRTEERAK

Mendexa-Mendexa mendi irteera

MENDEXA - 2008-04-02tik 2008-04-06era

Apirilaren 6an, dimekan, Mendexa-Mendexa mendi irteera egingo dute. Irteera 08:30ean izango da Eleizaldetik (Taberna ondotik), eta 10:30ak aldera nahi duenak taldearekin bat egin dezake Iturreta auzoan. Ibilbide osoa 4 ordu ingurukoa izango da, eta onstean hamaiketakoa egongo da Txokoan. Joateko asmoa duenak izena herriko tabernan eman behar du (hamaiketako kalkulatzeko). Antolatzailea: Kuku-habixa.

JAIA

Zuhaitz Eguna

ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-04-03tik 2008-04-06era, 11:00etan hasi eta eguerdirarte.

Apirilaren 6an, domeka, Zuhaitz Eguna egingo da Ziortza-Bolibarren. Guraso Elkarteak antolatu du eguna eta ekintzak goizeko 11:00etan hasiko dira. Umeak zuhaitzak landatuko dituzte eta ondoren, 13:00etan, taloak jateko aukera egongo da frontoian. Antolatzailea: Guraso Elkartea

LEHIAKETA

Txori kantu lehiaketa

MUTRIKU, Mutriku - 2008-04-06, 09:00etatik 13:00etara

MUTRIKUKO II. BASATXORI KANTARIENLEHIAKETA izango da. Futbol zelaian izango da. Hasi, goizeko 9:00tan etaamaitu eguerdian, 13:30ak aldera. Antolatzailea Lagun Artea Elkartea da. Antolatzailea: Lagun Artea Elkartea

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.