
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era
Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara
Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara
Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
JAIA
ZerEsana Eguna apirilaren 5ean
LEKEITIO - 2008-03-31tik 2008-04-05era
Zeresana eguna datorren zapatuan ospatuko dute Lekeition: 12etan paella txapelketa, 15etan bazkaria eta ondoren jolasak, 19:30etan poteo berezia eta 01:00etan pantaloi eta kantzontzilo karrera.
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-03-31tik 2008-04-10era
Antzerki ikastaroa egongo da apirilaren 12an eta 13an Uhagon kulturgunean. Irakaslea, Europako hainbat konpainiatan aktore lanetan ibilitako Igor de Quadra izango da. Antzerki fisiko eta mimo irakaslea. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da, eta izena apirilaren 10erako eman behar da 652 76 17 54 telefonora deituta. Antolatzailea: Abarka Antzerki Taldea
TOPAKETAK
ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an
Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola
IBILALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.
IRTEERAK
MENDEXA - 2008-04-02tik 2008-04-06era
Apirilaren 6an, dimekan, Mendexa-Mendexa mendi irteera egingo dute. Irteera 08:30ean izango da Eleizaldetik (Taberna ondotik), eta 10:30ak aldera nahi duenak taldearekin bat egin dezake Iturreta auzoan. Ibilbide osoa 4 ordu ingurukoa izango da, eta onstean hamaiketakoa egongo da Txokoan. Joateko asmoa duenak izena herriko tabernan eman behar du (hamaiketako kalkulatzeko). Antolatzailea: Kuku-habixa.
JAIA
ZIORTZA-BOLIBAR, Ziortza-Bolibarren - 2008-04-03tik 2008-04-06era, 11:00etan hasi eta eguerdirarte.
Apirilaren 6an, domeka, Zuhaitz Eguna egingo da Ziortza-Bolibarren. Guraso Elkarteak antolatu du eguna eta ekintzak goizeko 11:00etan hasiko dira. Umeak zuhaitzak landatuko dituzte eta ondoren, 13:00etan, taloak jateko aukera egongo da frontoian. Antolatzailea: Guraso Elkartea
MUSIKA KONTZERTUA
UEK eta NABIL taldeen kontzertua
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-04-05, 22:30ean
UEK eta NABIL taldeek kontzertua eskainiko dute gaur 22:30ean Uhagon kulturgunean. UEK Uhinak izeneko lan berriarekin dator. Keu Agirretxea ahotsa eta gitarran, Jon Gurrutxaga baterian eta Mikel Arakistain Baxuan. Kontzertua Lekeitioko NABIL taldeak zabalduko du Bere Begiei izeneko lan berriagaz.
KULTURA
MARKINA-XEMEIN, Herri Bibliotekan - 2008-04-05, 11:30ean
Andersenen eguna ospatzeko, haurrentzako ipuin kontalariak, egongo dira Herri Bibliotekan, 11.30etan. Denon artean egindako liburua ere irakurriko dute. Gero kandelak amatatu, zorionak abestu eta tarta jango dute bertara hurreratzen direnek. Berba Idatziak ekimenaren barruko ekitaldia.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.