Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko irailak 8, Astelehena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-04-02

IKASTAROA

Itzultzaileak

MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era

Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.

IKASTAROA

Zure seme-alaba babestu

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara

Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

IKASTAROA

Kontsumitzailea sarean

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara

Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

JAIA

ZerEsana Eguna apirilaren 5ean

LEKEITIO - 2008-03-31tik 2008-04-05era

Zeresana eguna datorren zapatuan ospatuko dute Lekeition: 12etan paella txapelketa, 15etan bazkaria eta ondoren jolasak, 19:30etan poteo berezia eta 01:00etan pantaloi eta kantzontzilo karrera.

IKASTAROA

Antzerki Ikastaroa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-03-31tik 2008-04-10era

Antzerki ikastaroa egongo da apirilaren 12an eta 13an Uhagon kulturgunean. Irakaslea, Europako hainbat konpainiatan aktore lanetan ibilitako Igor de Quadra izango da. Antzerki fisiko eta mimo irakaslea. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da, eta izena apirilaren 10erako eman behar da 652 76 17 54 telefonora deituta. Antolatzailea: Abarka Antzerki Taldea

MUSIKA KONTZERTUA

Bilbao Orkestra Sinfonikoaren metal boskotea

LEKEITIO - 2008-04-01tik 2008-04-04era

Apirilaren 4an, barikuan, Bilbao Oskestra Sinfonikoko metal boskotearen kontzertua egongo da kultur etxeko Azkue aretoan 21:30ean. Sarrerak 2 euro balio ditu.

TOPAKETAK

ikasle ohien afaria

ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an

Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola

BERBALDIA

Berbaldia

ONDARROA, Kofradia Zaharrean - 2008-04-01tik 2008-04-03era, 18:30ean

Apirilaren 3an, eguena, Kofradia Zaharrean,
18:30ean, "Ikastolak etorkizuna ereiten" gaia aztertuko dute Mirari Bereziartua eta Urko Rodrigezek.
Antolatzailea: Zubi Zahar Herri Ikastola

IBILALDIAK

Ibilaldi Neurtua

MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era

Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.

KULTURA

Berba Idatziak

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-04-02, 10:00etatik aurrera

Berba Idatziak ekimenaren barruan, gaur 10:00etatik aurrera, Andersenen Urretxindorra ipuina liburua bihurtuko dute Bekobenta eta Berakruzeko LH 1-4 arteko mailetako ikasleek Arte Eskolaren laguntzagaz.

IRTEERAK

Mendexa-Mendexa mendi irteera

MENDEXA - 2008-04-02tik 2008-04-06era

Apirilaren 6an, dimekan, Mendexa-Mendexa mendi irteera egingo dute. Irteera 08:30ean izango da Eleizaldetik (Taberna ondotik), eta 10:30ak aldera nahi duenak taldearekin bat egin dezake Iturreta auzoan. Ibilbide osoa 4 ordu ingurukoa izango da, eta onstean hamaiketakoa egongo da Txokoan. Joateko asmoa duenak izena herriko tabernan eman behar du (hamaiketako kalkulatzeko). Antolatzailea: Kuku-habixa.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.