
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era
Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara
Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara
Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
JAIA
ZerEsana Eguna apirilaren 5ean
LEKEITIO - 2008-03-31tik 2008-04-05era
Zeresana eguna datorren zapatuan ospatuko dute Lekeition: 12etan paella txapelketa, 15etan bazkaria eta ondoren jolasak, 19:30etan poteo berezia eta 01:00etan pantaloi eta kantzontzilo karrera.
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-03-31tik 2008-04-10era
Antzerki ikastaroa egongo da apirilaren 12an eta 13an Uhagon kulturgunean. Irakaslea, Europako hainbat konpainiatan aktore lanetan ibilitako Igor de Quadra izango da. Antzerki fisiko eta mimo irakaslea. Ikastaroaren prezioa 20 eurokoa da, eta izena apirilaren 10erako eman behar da 652 76 17 54 telefonora deituta. Antolatzailea: Abarka Antzerki Taldea
MUSIKA KONTZERTUA
Bilbao Orkestra Sinfonikoaren metal boskotea
LEKEITIO - 2008-04-01tik 2008-04-04era
Apirilaren 4an, barikuan, Bilbao Oskestra Sinfonikoko metal boskotearen kontzertua egongo da kultur etxeko Azkue aretoan 21:30ean. Sarrerak 2 euro balio ditu.
TOPAKETAK
ONDARROA, Txomin Agirre ikastolan - 2008-04-01tik 2008-04-18era, apirilaren 18an
Apirilaren 18an, Txomin Agirre ikastolako ikasle ohien afaria egongo da, ikastolan bertan. Topaketetan parte hartu nahi dutenentzat zabalik dago izena ematea. Deitu ikastolako telefono zenbakira: 94-683 21 39. Antolatzailea: Txomin Agirre ikastola
BERBALDIA
ONDARROA, Kofradia Zaharrean - 2008-04-01tik 2008-04-03era, 18:30ean
Apirilaren 3an, eguena, Kofradia Zaharrean,
18:30ean, "Ikastolak etorkizuna ereiten" gaia aztertuko dute Mirari Bereziartua eta Urko Rodrigezek. Antolatzailea: Zubi Zahar Herri Ikastola
IBILALDIAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-04-01tik 2008-04-20era
Artibai Mendigoizale Taldeak antolatuta Ibilaldi Neurtua egongo da apirilaren 20an. Sei orduko ibilaldia eta hiru ordukoa egongo dira.
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | 3 | 4 | 5 | 6 | |
| 7 | 8 | 9 | 10 | 11 | 12 | 13 |
| 14 | 15 | 16 | 17 | 18 | 19 | 20 |
| 21 | 22 | 23 | 24 | 25 | 26 | 27 |
| 28 | 29 | 30 | ||||
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.