
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era
Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara
Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara
Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
ANTZERKIA
AULESTI - 2008-03-26tik 2008-03-30era
Aulestiko III. Arte Drama Topaketen barruan, martxoaren 27an, gaueko 21:00etan, Gaitzerdi teatroaren "Uneka" antzerkia egongo da ikusgai gaztetxean.
ZINEMA
'Jumper' eta 'No es pais para viejos' pelikulak
LEKEITIO, Ikusgarri zineman - 2008-03-26tik 2008-03-31era
lekeitioko Ikusgarri zineman asteburu honetan egitaraua: Zapatua hilak 29, 19:30ean 'Jumper' pelikula emango dute eta 22:00etan 'No es pais para viejos'. Domekan 17:30ean 'Jumper' eta 19:30ean eta 22:00etan 'No es pais para viejos'. Astelehenean 20:30ean 'No es pais para viejos'.
ANTZERKIA
AULESTI - 2008-03-26tik 2008-03-30era
Aulestiko III. Arte Drama Topaketen barruan, martxoaren 28an, "Fisura" dantza ikuskizuna egongo da frontoian, gaueko 21:00etan Moare dantza taldearen eskutik.
ANTZERKIA
AULESTI - 2008-03-26tik 2008-03-30era
Aulestiko III. Arte Drama Topaketen barruan, martxoaren 29an, Ander Lipus eta Andoni Egaņaren eskutik "Erregea eta Bufoia" antzezlana egongo da udal areto nagusian, gaueko 22:00etan.
ANTZERKIA
AULESTI - 2008-03-26tik 2008-03-30era
Aulestiko III. Arte Drama Topaketen barruan, martxoaren 30ean, topaketekin amaitzeko, Deja Bu panpin laborategiaren eskutik "Gizona ez da txoria" antzezlana egongo da udal areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan.
IRTEERAK
LEA-ARTIBAI, Llodiora - 2008-03-27tik 2008-03-30era, 08:00etan
Amets Txurruka, eta ostean, datorren domekan Llodion lehiatuko den Sari Nagusian izango da Etxebarriko txirrindularia. Hori dela eta, Amets Txurrukaren Lagunarteak hitzordua jarri du Llodioko Sari Nagusia txirrindulari lasterketa ikustera joateko. Txurrukak Euskal Herrian egingo duen aurtengo lehenengo lasterketa izango da Llodiokoa. Bidaiaren irteera 08:00etan izango da Markina-Xemeingo Zelaitik, eta elkarregaz baina, bakoitza bere autoan joango da Llodiora. Bertan, hainbat puntu aukeratu dituzte geldialdia egin eta lasterketa ikusteko. Horrela, 09:30ean irteera ikusiko dute Zumalakarregi Etorbidean, gero 10:35ak aldera Altubeko Portuan batuko dira, handik, 11:56 aldera, Garateko tontorrera joateko. Azken geldialdia helmugan egingo dute txirrindularia heltzen ikusteko. Bestalde, 11:30 aldera, Garateko Mendatean, hamaiketakoa egongo da irteeran parte hartzen duten guztientzat Lagunartekoaren kontura. Antolatzailea: Amets txurrukaren Lagunartea
IRTEERAK
ETXEBARRIA, ARTIKUTZARA - 2008-03-30tik 2008-01-01era, 08:30 Olaia aurretik
Artikutzako parke ingurutik ibilaldi bat proposatzen dugu igande goiza pasatzeko asmotan. Adin guztientzat egokia den ibilbidea, aldapa eta zailtasun haundirik barik. Antolatzailea: www.blogak.com/etx
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.