Edukira joan

Agenda | 2008-03-29

IKASTAROA

Itzultzaileak

MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era

Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.

IKASTAROA

Zure seme-alaba babestu

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara

Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

IKASTAROA

Kontsumitzailea sarean

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-25tik 2008-04-25era, 09:00etatik 11:00etara

Kontsumitzailea sarean izenako ikastaroa egongo da apirilaren 25ean 09:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

ANTZERKIA

Uneka antzezlana

AULESTI - 2008-03-26tik 2008-03-30era

Aulestiko III. Arte Drama Topaketen barruan, martxoaren 27an, gaueko 21:00etan, Gaitzerdi teatroaren "Uneka" antzerkia egongo da ikusgai gaztetxean.

ZINEMA

'Jumper' eta 'No es pais para viejos' pelikulak

LEKEITIO, Ikusgarri zineman - 2008-03-26tik 2008-03-31era

lekeitioko Ikusgarri zineman asteburu honetan egitaraua: Zapatua hilak 29, 19:30ean 'Jumper' pelikula emango dute eta 22:00etan 'No es pais para viejos'. Domekan 17:30ean 'Jumper' eta 19:30ean eta 22:00etan 'No es pais para viejos'. Astelehenean 20:30ean 'No es pais para viejos'.

ANTZERKIA

Fisura antzezlana

AULESTI - 2008-03-26tik 2008-03-30era

Aulestiko III. Arte Drama Topaketen barruan, martxoaren 28an, "Fisura" dantza ikuskizuna egongo da frontoian, gaueko 21:00etan Moare dantza taldearen eskutik.

DEIALDIAK

Santiago-Santana jaiak prestatzeko batzarra

ISPASTER, Eliza atzeko lokalean - 2008-03-26tik 2008-03-29era, 19:00etan

Zapatuan, hilak 29, arratsaldeko 19:00etan, Santiago-Santana jaietarako prestakizunak antolatzen jarraitzeko batzarra egingo da eliza atzeko lokalean. Antolatzailea: Ispasterko Udala

ANTZERKIA

Erregea eta Bufoia

AULESTI - 2008-03-26tik 2008-03-30era

Aulestiko III. Arte Drama Topaketen barruan, martxoaren 29an, Ander Lipus eta Andoni Egaņaren eskutik "Erregea eta Bufoia" antzezlana egongo da udal areto nagusian, gaueko 22:00etan.

ANTZERKIA

Gizona ez da txoria

AULESTI - 2008-03-26tik 2008-03-30era

Aulestiko III. Arte Drama Topaketen barruan, martxoaren 30ean, topaketekin amaitzeko, Deja Bu panpin laborategiaren eskutik "Gizona ez da txoria" antzezlana egongo da udal areto nagusian, arratsaldeko 18:00etan.

TXAPELKETA

Berria Txapelketako finalerdiak

MUNITIBAR - 2008-03-26tik 2008-03-29era

Martxoak 22, zapatua, Munitibarko frontoian Berria Txapelketako finalerdia jokatuko da. Markina-Ugarte arteko lehia izango da ikusgai eta irabazleak, finalerako txartela lortuko du.

DEIALDIAK

Urteko Batzar Orokorra

LEKEITIO, Kultur etxeko Azkue aretoan - 2008-03-27tik 2008-03-29era, 19:00etan

Tximista Atletismo Taldeak urteko Batzar Orokorra egingo du zapatuan, hilak 29, 19:00etan, kultur etxeko Azkue aretoan. Besteak beste, 2006-2007 denboraldian lortutako emitzak, 2007an burututako ekintzak, 2007an egindako inbertsioak eta lanak eta iazko kontuak, izango dira azaldu dituzten gaiak. Bazkideei eta gainerako herritarrei parte hartzera dei egin die taldeak. Antolatzailea: Tximista atletismo taldea

IRTEERAK

Txurruka animatzeko irteera

LEA-ARTIBAI, Llodiora - 2008-03-27tik 2008-03-30era, 08:00etan

Amets Txurruka, eta ostean, datorren domekan Llodion lehiatuko den Sari Nagusian izango da Etxebarriko txirrindularia. Hori dela eta, Amets Txurrukaren Lagunarteak hitzordua jarri du Llodioko Sari Nagusia txirrindulari lasterketa ikustera joateko. Txurrukak Euskal Herrian egingo duen aurtengo lehenengo lasterketa izango da Llodiokoa. Bidaiaren irteera 08:00etan izango da Markina-Xemeingo Zelaitik, eta elkarregaz baina, bakoitza bere autoan joango da Llodiora. Bertan, hainbat puntu aukeratu dituzte geldialdia egin eta lasterketa ikusteko. Horrela, 09:30ean irteera ikusiko dute Zumalakarregi Etorbidean, gero 10:35ak aldera Altubeko Portuan batuko dira, handik, 11:56 aldera, Garateko tontorrera joateko. Azken geldialdia helmugan egingo dute txirrindularia heltzen ikusteko. Bestalde, 11:30 aldera, Garateko Mendatean, hamaiketakoa egongo da irteeran parte hartzen duten guztientzat Lagunartekoaren kontura. Antolatzailea: Amets txurrukaren Lagunartea

DEIALDIAK

Batzarra

LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU - 2008-03-29

IV. Jardunaldi Feministak Portugaleten egingo direla eta, bertokoek hara begira landutako ponentziak jorratuko dituzte hilaren 3an, eguenean, Aulestiko udal liburutegian, 19:30ean. Bertan eztabaidatzeko eta emakumeak pairatzen dituen arazoak konkretatzeko aukera egongo da bertan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.