Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-03-14

IRTEERAK

Gasteizko katedralera bisita

MARKINA-XEMEIN - 2008-02-19tik 2008-03-18era

Martxoaren 30ean, domeka, Gasteizko katedrala ezagutzeko irteera egingo da. Autobusa, bisita eta bazkaria 30 euro izango dira. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Uhagonen edo 946166303 telefonora deituta martxoaren 14rako.

IKASTAROA

Herri Dantzen Ikastaroa

ETXEBARRIA, Etxebarrin Udaletxean - 2008-02-23tik 2008-03-16era, 16:00

7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia... Antolatzailea: Etx Kultur Elkartea

ZINEMA

Ikusi Makusi

LEKEITIO - 2008-03-05tik 2008-03-28era

Barikua, martxoak 28, 22:30ean, Talatik Portaleraino ekimenaren barruan, Ikusi Makusi: pelikula emanaldia Norai tabernan.

ANTZERKIA

'Ogiyik karri etzun semia' antzezlana

LEKEITIO, Kultur etxeko Azkue aretoan - 2008-03-11tik 2008-03-15era, 19:00etan

Zapatuan, hilak 15, Lekeitioko Kultur etxeko Azkue aretoan Ogiyik karri etzun semia antzezlana ikusteko aukera egongo da 19:00etatik aurrera. Sarrerak euro bi balio ditu. Komedia horrek ama baten eta semearen arteko harremanak kontatzen ditu; umoreagaz eta bakarrizketaren bidez.

IKASTAROA

Itzultzaileak

MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era

Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.

IKASTAROA

Zure seme-alaba babestu

MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara

Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea

IKASTAROA

'Feminismoa: lehen, orain...' ikastaroa

LEA-ARTIBAI, Lekeitio - 2008-03-13tik 2008-03-15era

Martxoaren 14an eta 15ean Feminismoa: lehen, orain... ikastaroa emango dute Lekeitioko Kultur Etxean. Barikuan 17:00etatik 21:00etara eta zapatuan 10:00etatik 14:00etara. Guztira, zortzi ordu. Irakaslea Saioa Hernandez izango da, sexologoa eta berdintasunean aditua. Ikastaroan, saiatuko dira feminismoaren garapenaren nondik norakoak eztertzen oinarri bezala politika, emakumeenganako indarkeria eta sexismoa landuz.

ZINEMA

Pozos de la ambicion pelikula

LEA-ARTIBAI - 2008-03-13tik 2008-03-17era

Lekeitioko Ikusgarri zineman Pozos de la ambicion filma emango dute asteburuon. Zapatuan eta domekan, 19:00etatik 22:00etara, eta astelehenean, hilak 17, 20:30ean.

HITZALDIA

MUTRIKU, Luardo Etxean - 2008-03-14, 18:00

Martxoak 8ko ekimenen barruan, gaur, 18:00etan Luardo Etxean maskulinitateari buruzko hitzaldia egongo da. Antolatzailea: Muga eta herriko emakume taldea

KULTURA

LEA-ARTIBAI - 2008-03-14

Gaur, 22:00etan 'Katamalo, bihotz bakartien kluba': poesia eta kantua.

JAIALDIA

Udaberri Festa

MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxean - 2008-03-14, Egun osoko egitaraua

Lea Artibai Ikastetxeak Udaberri Festa ospatuko du gaur. Kirola, herri kirolak, bazkaria eta Play Back lehiaketa izango dituzte eguna ospatzeko. Antolatzailea: Lea Artibai Ikastetxea

JARDUNALDIAK

Renault Jardunaldia

MARKINA-XEMEIN, Lea Artibai Ikastetxea - 2008-03-14, 09:00

Lea Artibaiko kanpuseko Esperanza eraikinean, Renault jardunaldia antolatu da. Renault Consulting, eta ACICAEko adituen azalpenak entzuteaz gain, LEARTIKER eta Lea Artibaiko formakuntza eta zerbitzu teknikoetako proiektuak azalduko dira. Jardunaldia doakoa da, baina hurrengo helbide elektronikoan eazkue@leartik.com edo 946169002 telefonoan izena eman behar da.
Antolatzailea: Lea Artibai Ikastetxea

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.