
IRTEERAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-02-19tik 2008-03-18era
Martxoaren 30ean, domeka, Gasteizko katedrala ezagutzeko irteera egingo da. Autobusa, bisita eta bazkaria 30 euro izango dira. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Uhagonen edo 946166303 telefonora deituta martxoaren 14rako.
IKASTAROA
ETXEBARRIA, Etxebarrin Udaletxean - 2008-02-23tik 2008-03-16era, 16:00
7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia... Antolatzailea: Etx Kultur Elkartea
ZINEMA
LEKEITIO - 2008-03-05tik 2008-03-28era
Barikua, martxoak 28, 22:30ean, Talatik Portaleraino ekimenaren barruan, Ikusi Makusi: pelikula emanaldia Norai tabernan.
ANTZERKIA
'Ogiyik karri etzun semia' antzezlana
LEKEITIO, Kultur etxeko Azkue aretoan - 2008-03-11tik 2008-03-15era, 19:00etan
Zapatuan, hilak 15, Lekeitioko Kultur etxeko Azkue aretoan Ogiyik karri etzun semia antzezlana ikusteko aukera egongo da 19:00etatik aurrera. Sarrerak euro bi balio ditu. Komedia horrek ama baten eta semearen arteko harremanak kontatzen ditu; umoreagaz eta bakarrizketaren bidez.
ZINEMA
MUTRIKU, Gaztetxean - 2008-03-12, 18:00
Martxoak 8ko ekimenen barruan, gaur 18:00etan Gaztetxean 'En tierra de hombres' filma eskainiko dute. Antolatzailea: Muga eta herriko emakume taldea
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN - 2008-03-12tik 2008-04-11era
Itzultzaileak ikastaroa egongo da apirilaren 11n 09:00etatik 10:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da.
IKASTAROA
MARKINA-XEMEIN, KZgunean - 2008-03-12tik 2008-04-11era, 10:00etatik 11:00etara
Zure seme-alaba babestu izeneko ikastaroa egongo da apirilaren 11n 10:00etatik 11:00etara KZgunean. Izen ematea 946300618 telefonoan egin behar da. Antolatzailea: KZgunea
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.