Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-03-11

IRTEERAK

Gasteizko katedralera bisita

MARKINA-XEMEIN - 2008-02-19tik 2008-03-18era

Martxoaren 30ean, domeka, Gasteizko katedrala ezagutzeko irteera egingo da. Autobusa, bisita eta bazkaria 30 euro izango dira. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Uhagonen edo 946166303 telefonora deituta martxoaren 14rako.

IKASTAROA

Herri Dantzen Ikastaroa

ETXEBARRIA, Etxebarrin Udaletxean - 2008-02-23tik 2008-03-16era, 16:00

7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia... Antolatzailea: Etx Kultur Elkartea

ZINEMA

Ikusi Makusi

LEKEITIO - 2008-03-05tik 2008-03-28era

Barikua, martxoak 28, 22:30ean, Talatik Portaleraino ekimenaren barruan, Ikusi Makusi: pelikula emanaldia Norai tabernan.

ANTZERKIA

'Ogiyik karri etzun semia' antzezlana

LEKEITIO, Kultur etxeko Azkue aretoan - 2008-03-11tik 2008-03-15era, 19:00etan

Zapatuan, hilak 15, Lekeitioko Kultur etxeko Azkue aretoan Ogiyik karri etzun semia antzezlana ikusteko aukera egongo da 19:00etatik aurrera. Sarrerak euro bi balio ditu. Komedia horrek ama baten eta semearen arteko harremanak kontatzen ditu; umoreagaz eta bakarrizketaren bidez.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.