
IRTEERAK
MARKINA-XEMEIN - 2008-02-19tik 2008-03-18era
Martxoaren 30ean, domeka, Gasteizko katedrala ezagutzeko irteera egingo da. Autobusa, bisita eta bazkaria 30 euro izango dira. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Uhagonen edo 946166303 telefonora deituta martxoaren 14rako.
IKASTAROA
ETXEBARRIA, Etxebarrin Udaletxean - 2008-02-23tik 2008-03-16era, 16:00
7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia... Antolatzailea: Etx Kultur Elkartea
DEIALDIAK
LEA-ARTIBAI, Eskualde osoan - 2008-03-04tik 2008-03-08era, -
Jaiegun arrotzei aurre egiteko, abenduaren 3a eta martxoaren 8a Euskal Herriko jaiegun izendatzea proposatzen du IAk. Aurten martxoak 8 zapatua denez, bezperan, elkarretaratzeak egingo dira eskualdeko ikastetxe guztietan. Mobilizazio hauetan parte hartzeko deia egiten du IAk. Antolatzailea: Ikasle Abertzaleak
ZINEMA
LEKEITIO - 2008-03-05tik 2008-03-28era
Barikua, martxoak 28, 22:30ean, Talatik Portaleraino ekimenaren barruan, Ikusi Makusi: pelikula emanaldia Norai tabernan.
IKASTAROA
ETXEBARRIA, udaletxean. Baina ez da egingo. - 2008-03-08tik 2008-01-01era
Datorren zapaturako herri dantzen ikastaroa eten egingo dogu. Irakasleek ezin dabe Etxebarrire urreratu eta hurrengo zita martxoaren 15erako egin dogu. www.blogak.com/etx Antolatzailea: ETX
DEIALDIAK
MUTRIKU - 2008-03-08
Emakumeen egunaren ospakizunaren inguruan antolatutako ekimenen artean, gaur, 13.00etan Goiko Plazan elkarretaratzea egingo da. Ondoren; beheko Plazatik manifestazioa egingo da. 14:30ean, berriz, gaztetxean bazkaria egongo da, eta 22:30ean Jake Mate taldearen kontzertua.
DEIALDIAK
MUTRIKU, Eibarren - 2008-03-08, 19:00
Gaur, 19:00etan Urkizu plazatik (Eibar) irtenda Esperientzia Eskolako ikasle ohien Elkarteak (Ikasten) kantuz bizi izeneko ekimena jarriko du martxan. Ekimaren izenak dioen bezalaxe, kalerik kale kantuz arituko dira. Antolatzaileek adierazi dutenez, nahi duen guztiak parte hartzeko aukera edukiko du. Antolatzailea: Ikasten
| Ast | Ast | Ast | Ost | Ost | Lar | Iga |
|---|---|---|---|---|---|---|
| 1 | 2 | |||||
| 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
| 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
| 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
| 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
| 31 |
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: info@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.