Edukira joan

Agenda | 2008-03-07

IRTEERAK

Gasteizko katedralera bisita

MARKINA-XEMEIN - 2008-02-19tik 2008-03-18era

Martxoaren 30ean, domeka, Gasteizko katedrala ezagutzeko irteera egingo da. Autobusa, bisita eta bazkaria 30 euro izango dira. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Uhagonen edo 946166303 telefonora deituta martxoaren 14rako.

IKASTAROA

Herri Dantzen Ikastaroa

ETXEBARRIA, Etxebarrin Udaletxean - 2008-02-23tik 2008-03-16era, 16:00

7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia... Antolatzailea: Etx Kultur Elkartea

DEIALDIAK

Mobilizazioak

LEA-ARTIBAI, Eskualde osoan - 2008-03-04tik 2008-03-08era, -

Jaiegun arrotzei aurre egiteko, abenduaren 3a eta martxoaren 8a Euskal Herriko jaiegun izendatzea proposatzen du IAk. Aurten martxoak 8 zapatua denez, bezperan, elkarretaratzeak egingo dira eskualdeko ikastetxe guztietan. Mobilizazio hauetan parte hartzeko deia egiten du IAk. Antolatzailea: Ikasle Abertzaleak

DEIALDIAK

Talatik Portaleraino

LEKEITIO - 2008-03-05tik 2008-03-07era

Martxoak 7, barikua, Talatik Portaleraino eguna ospatuko dute Lekeition. 18:00etan tertulia egongo da Ioarren. 20:00etan kontzertua Zuluan: Saji eta lagunak, eta Atharian. Ostean, txaranga poteoa Txortainsen eskutik Antolatzailea: Gazte Asanblada

ZINEMA

Ikusi Makusi

LEKEITIO - 2008-03-05tik 2008-03-28era

Barikua, martxoak 28, 22:30ean, Talatik Portaleraino ekimenaren barruan, Ikusi Makusi: pelikula emanaldia Norai tabernan.

MUSIKA KONTZERTUA

Gose taldearen kontzertua

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-03-07, 22:30ean

Arrasateko hirukotea bigarren diskoa aurkezten datoz. Gose taldeak trikia eta elektronika batzen ditu. Kantuaren dotorezian pentsatzen du, tradizioarekin apurtu egin nahi du, estrategiak batu, serio ekin eta infinituki hausnartu. Gosek giro beroak, gordinak, goxoak, dantza kutsukoak sortzen ditu. Hots, world-music, bossa, glam, rocka, punka eta euskal dantza solteko ukituak…
Taldekideak:
Ines Osinaga ahotsa eta trikia, ex-Ekon; Iñaki Bengoa sekuentziak eta programazioak, ex Bad f-Line besteak beste; Osoron gitarra eta baxua, Gatillazo taldeko partaidea

DEIALDIAK

Giza katea

MUTRIKU, Mutriku - 2008-03-07, 19:30

Emakumeen egunerako ospakizun ekitaldien barruan, gaur, 19:30ean Goiko Plazatik hasita giza katea egingo dute 'Herri hontan ez da eraso sexistarik onartzen' lemapean. Antolatzailea: MUGA eta Herriko emakumeen taldea

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.