Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-03-02

ERAKUSKETA

ON STAGE zuzen zuzenean; J.A. Areta Goņi Juxeren argazki erakusketa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-02-09tik 2008-03-02era, Egun osoan

Bertoko eta atzerriko rock & roll taldeei zuzenean egindako argazkien erakusketa. Tartean, pasa den abenduaren 29an Uhagonen izandako Brankan, Aterkings eta The Safety Pins taldeen kontzertuko argazkiak egongo dira. Zuri beltzeko 100 argazkitik gora daude ikusgai.

IRTEERAK

Gasteizko katedralera bisita

MARKINA-XEMEIN - 2008-02-19tik 2008-03-18era

Martxoaren 30ean, domeka, Gasteizko katedrala ezagutzeko irteera egingo da. Autobusa, bisita eta bazkaria 30 euro izango dira. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Uhagonen edo 946166303 telefonora deituta martxoaren 14rako.

IKASTAROA

Herri Dantzen Ikastaroa

ETXEBARRIA, Etxebarrin Udaletxean - 2008-02-23tik 2008-03-16era, 16:00

7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia... Antolatzailea: Etx Kultur Elkartea

ZINEMA

'Crimenes de Oxford' pelikula

LEKEITIO, Ikusgarri Zinema - 2008-03-01tik 2008-03-03era

Lekeitioko Ikusgarri zineman 'Crimenes de Oxford' pelikula emango dute zapatuan eta domekan 19:30ean eta 22:00etan, eta astelehenean 20:30ean.

DEIALDIAK

Urteko batzar nagusia

MUTRIKU, Anaiarte Biltokia - 2008-03-01tik 2008-03-04era

Martxoaren 6an, Anaiarte Biltokian urteko batzar nagusia ospatuko dute. Bazkide guztiak bertarako deia egin du zuzendaritza taldeak

ZINEMA

Umeentzako pelikula

MARKINA-XEMEIN - 2008-03-02

Sandokan pelikula emango dute.

ANTZERKIA

ERASE UNA VEZ...DOS PIES!

MARKINA-XEMEIN - 2008-03-02

Teatrino dei Piedi konpainiaren Erase una vez... dos pies izeneko ume eta nagusientzako ikuskizuna egongo da Uhagon kulturgunean. Erabilitako teknika figura antzerkia izango da, gorputzaren zenbait atal erabilita (hankak, belaunak, eskuak, e.a.), txontxongiloen modura. Sinopsia: Verķnica Gonzalezek hanka bi ditu, munduko gehienok lez... Baina berorren hankak bereziak dira: pertsonaia desberdinak irudikatzen dituzte, absurdoa eta poesia uztartzen diren istorio magikoetan bizi direnak. Haragi eta hezurrezko "txontxongilo" hauek fantasia, erritmo eta umorezko ukitua duten eszenak antzezten dituzte, musikak lagunduta. Munduko ikusle guztiak ametsetan jartzen dituen ikuskizuna.

IRTEERAK

Gaztetxoen mendi irteera

MARKINA-XEMEIN, Markina-xemein - 2008-03-02tik 2008-01-01era

Gaztetxoen mendi irteera
martxoak 2
irteera goizeko 9:15 Zelaitik
Arrazola-BETSAIDE (555m) mendia-Arrazola
oharra: kotxez joango gara Arrazolara
Antolatzailea: Artibai mendigoizale taldea

DEIALDIAK

MUTRIKU, Mutriku - 2008-03-02, 13:00

Gaur 13:00etan Ezker Abertzaleak elkarretaratzean antolatu ditu herriko sei gune ezberdinetan (Goiko Eroski aurrean, Txanbolingo biribilgunean, Goiko Plazan, Beheko Plazan, Telefonika aurrean eta Beheko geltokian); "salbuespen egoera honen aurka eta abstentzioaren alde". Herritarrei dei egin diete, beraien bizilekuetatik hurbilen duten guneetara agertzeko. Kontzentrazioei amaiera guztiek elkarrekin emango diote Goiko Plazan.

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.