Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2009ko urtarrilak 7, Eguaztena

Harpidetu zaitez!

Agenda | 2008-03-01

ERAKUSKETA

ON STAGE zuzen zuzenean; J.A. Areta Goņi Juxeren argazki erakusketa

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-02-09tik 2008-03-02era, Egun osoan

Bertoko eta atzerriko rock & roll taldeei zuzenean egindako argazkien erakusketa. Tartean, pasa den abenduaren 29an Uhagonen izandako Brankan, Aterkings eta The Safety Pins taldeen kontzertuko argazkiak egongo dira. Zuri beltzeko 100 argazkitik gora daude ikusgai.

IRTEERAK

Gasteizko katedralera bisita

MARKINA-XEMEIN - 2008-02-19tik 2008-03-18era

Martxoaren 30ean, domeka, Gasteizko katedrala ezagutzeko irteera egingo da. Autobusa, bisita eta bazkaria 30 euro izango dira. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du Uhagonen edo 946166303 telefonora deituta martxoaren 14rako.

DEIALDIAK

Lilatoira joateko autobusa antolatu dute

MARKINA-XEMEIN - 2008-02-19tik 2008-03-01era

Martxoaren 2an Donostian izango den Lilatoira joateko autobusa antolatu du Gaittun, Markina-Xemeingo emakume taldeak. Autobusa hartu nahi dutenek, JJ zapata dendan edo Idoeta altzari dendan eman behar dute izena, eta bertan jaso ahal izango dute, gainera, informazio gehiago.

IKASTAROA

Herri Dantzen Ikastaroa

ETXEBARRIA, Etxebarrin Udaletxean - 2008-02-23tik 2008-03-16era, 16:00

7 jauziak, banakoa eta antzekoak ikasteko aukera izango dugu. Hurrengo zapatuetan, arratsaldeko 4retan udaletxean alkartuko gara. Adin guztientzako ikastaro hau, parte hartzen dogunen artean zehaztuko dugu, zenbateko luzapena, ordutegia... Antolatzailea: Etx Kultur Elkartea

IRTEERAK

Eski irteera Candanchura

LEKEITIO - 2008-03-01

Martxoaren 1ean 16 urtetik gorakoentzat Candanchura eski irteera egingo dute, Ondarroa eta Lekeitioko Gazte bulegoek antolatuta. Prezioa 20 eurokoa da eta bertan autobusa, forfaita, asegurua eta begiralea sartzen dira. Izena emateko Ondarroa eta Lekeitioko Gazte bulegoetara jo behar da.

MUSIKA KONTZERTUA

Kontzertua

ONDARROA - 2008-03-01

Zenbat Gara Elkarteak antolatuta, kontzertuan egongo da, gaur, 22:30etik aurrera, Anestesia taldea. Muturreko rock doinuak eskainiko ditu, Terapia diskokoak tartean.

DEIALDIAK

Batzarra

LEKEITIO, Lekeitioko Kultur etxean (Behe solairuan) - 2008-03-01tik 2008-03-01era, Arratsaldeko 5:00 etan

Gizarte dinamika bultzatzaile izan nahi duen talde baterako
BATZARRERAKO DEIA
Lekeitioren mesedean jarduteko borondatearekin,
arazoen tratamentuaren ekimenean "bestea" erruduntzat hartzeko joera baztertzeko
eta aldez aurretik zure partehartzea inongo aurreritzirik gabe erakarteko interesa baduzu
HATOZ BATZARRERA, GEHIAGO IZANGO GARA ETA ELKARREKIN GEHIAGO AHAL DUGU.
Noiz: Martxoak 1, arratsaldeko 5:00 etan
Non: Lekeitioko kultur Etxean (behe solairuan)
Antolatzailea: Salvador Fernandez,Jon Izagirre,Julian Arrate,Ander Gabika, Marian Txurruka, Irene ta Ana Arrillaga

ZINEMA

'Crimenes de Oxford' pelikula

LEKEITIO, Ikusgarri Zinema - 2008-03-01tik 2008-03-03era

Lekeitioko Ikusgarri zineman 'Crimenes de Oxford' pelikula emango dute zapatuan eta domekan 19:30ean eta 22:00etan, eta astelehenean 20:30ean.

IRTEERAK

Zuhaitz Eguna

MUTRIKU, Casacampon - 2008-03-01, 10:30ean

Gaur, Casacampon 10:30ean Zuhaitz eguneko landaketa egingo da. Adin guztietako herritarrak parte hartzeko deia egin dute. Amaieran, ingurumen-heziketa saioa eskainiko du Debanaturak, eta guztientzako fruta eta ogitartekoak egongo dira. Antolatzailea: Mutriku Natur Taldea, Debanatura eta Mutrikuko Udala

DEIALDIAK

Urteko batzar nagusia

MUTRIKU, Anaiarte Biltokia - 2008-03-01tik 2008-03-04era

Martxoaren 6an, Anaiarte Biltokian urteko batzar nagusia ospatuko dute. Bazkide guztiak bertarako deia egin du zuzendaritza taldeak

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.