Edukira joan

Lea-Artibai eta Mutriku

Lea-Artibai eta Mutriku
2008ko uztailak 8, Martitzena

Harpidetu zaitez!

Agenda

DEIALDIAK

Hankapaloen kalejira erraldoia

LEKEITIO - 2008-06-24tik 2008-07-10era

Uztailaren 24an Aittitta Txiki taldeak 25 urte betetzen dituela eta, hankapaloen kalejira erraldoia egingo dute. Parte hartu nahi dutenek Lekeitioko kultur etxeko bulego orokorrean egongo den zerrendan eman behar dute izena. Horretarako azken eguna uzatilaren 10a da.

DEIALDIAK

Herri bazkaria

MARKINA-XEMEIN - 2008-06-24tik 2008-07-14era

Karmen jaietako herri bazkarian parte hartu nahi duenak Udaletxean, 94-616 74 57 telefonoan edo Uhagonen, 608 049 042 telefonoan eman behar du izena uztailaren 14ª orduko.

ZINEMA

Txatarreria Keaton

MARKINA-XEMEIN, Uhagon kulturgunean - 2008-06-30tik 2008-07-11era, 22:30ean

Uztailaren 11n, 22:30ean Uhagon kulturgunean zine mutua eta zuzeneko musika uztartuko dira Txatarreria Keaton ikuskizunean. Buster keatonen hiru laburmetrairi zuzeneko musika jarriko diote Bingen Mendizabal (Zazpi sokako biolina), Alex Ruiz de Azua (Perkusioa), Nika Bitchiashvilik (biolina), eta Arturo Blascok (gitarra). Laburmetraiak: Rostro palido (1921), El herrero (1922) eta El polo norte (1922).

DEIALDIAK

MARKINA-XEMEIN - 2008-07-01tik 2008-07-18era

Uztailaren 18an, Podologo Zerbitzua izango dute Beti Jai elkarteko kideek.

LUDOTEKA

ONDARROA - 2008-07-01tik 2008-07-25era

Uztailaren 1etaik 25era, 10:00etatik 13:30era, Plazagainen ludoteka egongo da, 4 urtetik 9 urtera bitarteko neska-mutilentzat. izena ekainaren 12ra arte eman behar da, Zubi Zahar Herri Ikastolara joanda edota bertako telefono zenbakira deituta: 94-683 14 16.

DEIALDIAK

1958an jaiotakoen bazkaria

ONDARROA - 2008-07-08

Ondarroako neska-mutilak 1958an jaioak, bazkaria egingo dute uztailaren 19an. Izena emateko azken eguna uztailaren 10a da. Horretarako Txo, Urrozolo, Etxebarria lana denada edo Bolin dendara joan behar da.

DEIALDIAK

Sari banaketa

LEKEITIO - 2008-07-08

Lekeitioko Euskara Zerbitzuak eta Gazte Bulegoak elkarlanean antolatutako e-mail lehiaketaren sari-banaketa datorren uztailaren 11n, ostirala, eguerdiko 12:00etan izango da, Kultur etxeko Azkue Aretoan. Guztira Guztira 16 izan dira lehiaketan parte hartu duten lanak.  

© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta:

Internet Ehuntzen S.L.-k garatua

11barri S.L.