
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU
2008-05-09 | 19:03:25
Ekintzaile Eguna dela-eta Mutrikun eta Markina-Xemeinen ekitaldiak egin dira; gazteak euren kabuz ekitera animatu dituzte.
Mutrikuko zein Markina-Xemeingo ekitaldiek gazteek ekiteko dituzten baliabideetako baten berri emateko balio izan zuten: Urratsbat proiektua. Batxilergoko eta zikloetako ikasleei lan munduratzerako orduan duten aukeretako bat agertu diete: enpresa propioa sortzea.
BERRIATUA
2008-05-09 | 16:06:31
Eskualdeko jendeak bat egin du festa eremuan
San Gregorio Eguna dela igarria da, gaur, Berriatuan.
AULESTI
2008-05-09 | 12:58:17
Gaia librea izango da eta txikienek marrazkiak aurkeztu ahalko dituzte
XX. Ipuin Topaketa egingo da aurten Aulestin. Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan daudenetatik hasi eta 18 urte arteko aulestiar guztiak parte hartu ahalko dute lehiaketa honetan; sariak san juanetan eman go dira.
LEKEITIO
2008-05-09 | 15:08:25
Paparroiak saskibaloi taldeak etxean amaituko du aurtengo denboraldia
Erandioren kontra neurtuko dira lekeitiarrak; irabazteko aukerak dituztela aurreratu dute.
Erandioko taldearen kontra jokatuko du Paparroiak saskibaloi taldeak denboraldiko azkenengo partida. Zapatuan dute hitzordua, 16:30ean, Santi Brouard kiroldegian.
LEKEITIO
2008-05-09 | 13:02:43
Eskolarteko olinpiaden azken topaketak egin dituzte gaur DBH 3. eta 4. mailako ikasleek
Lekeition bildu dira hainbat kirol egiteko
Lea-Artibaiko eskolarteko XIX. kirol eta jolas topaketak atzo amaitu zituzten DBH 3. eta 4. mailako ikasleek. 404 ikasle inguru Lekeition bildu ziren hainbat kirol egiteko: taldekoak, esku pilota, eta ekintza bereziak, besteak beste. Futbola, saski baloia, bolei hondartza, pala, esku pilota, hip-hop, piragua, eskalada, spinning eta pentlatoia egin dituzte. Hiru barikutan egin dituzte eskolarteko olinpiadak: apirilaren 18an hasi zituzten LH5. eta 6. mailakoek, 25ean DBH 1. eta 2. mailakoak etorri ziren Lekeitiora, eta gaurkoan DBH3. eta 4. mailakoen txanda izan da.
$('#fade').cycle();
2008-04-23 18:08:55
FisioLanTaldea | Osasuna eta Askatasuna
JAIA
Sangregorioak
BERRIATUA, - 2008-05-02
KULTURA
Liburuaren aurkezpena
MARKINA-XEMEIN, - 2008-05-05
Habiak ipintzen
Txirrimorraski eta Eguzkikoek habiak ipini dituzte hainbat ume eta gaztetxogaz batera.
Datua
18.428
Erabiltzaile, iaz, Ondarroako liburutegian. Horietatik 13 urtera artekoak 4.413 dira. Eta kopuru guztitik 11.049 emakumezkoak dira eta 7.369 gizonezkoak. Maribi Ugarteburu
LEA-ARTIBAI ETA MUTRIKU
Munitibar eta Etxebarriko udalek Uematik irtetea erabaki dute. Zer daukazu esateko?
Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean hasiera-hasieratik egon dira Lea-Artibaiko herri biak. Orain, hortik irtetea erabaki dute, eta Udalen (Eudelek eskaintzen duen zerbitzua) sartuko direla iragarri dute.
Jasotako azken mezua:
2008-05-07
Malenas erabat ados!...(+)
© 11barri S.L. - Xemein etorbidea 19, 48270 - MARKINA-XEMEIN - Tel.: 946168202
Faxa: 946168219 - E-posta: publilea@11barri.info
Internet Ehuntzen S.L.-k garatua
11barri S.L.